XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Umbralen handitasuna, beraz, hutsal daitezkeen kiribiloetatik maisuki tratatua den zerbait ateratzeko ahalbidean datza.
Goian aipaturiko pertsonaiek, noski, badute bere entitatea, baina entitate hori zerbait prosaikoa, astuna eta beruntsua zitekeen trama interesgarri eta egoki baten oldetan ematea asmatzen ez bada.
Gaitza da eginkizun hori.
Hain zuzen, Francesillo deituriko protagonistak, nolabait, familiako kronika egiten digu bere izeba Algadefina, Sasé Caravaggio, aitona-amona karkak eta beste zenbait pertsonaia Espainiaren kondairako zerbait izan diren pertsonaien traman bitxiki txertatuz.
Algadefinaren amodio-saretan sartzen ditu autoreak, adibidez, Rubén Darío, eta beste hainbeste Unamunoren jarrera neurotiko sasi-mistikoak.
Francesilloren familiaren zehar-mehar argudiotsuetan bilbatuta geratzen dira pertsonaia sonatuen erreakzio, markaketa-joko, iritzi eta bestelako pasarteak.
Umbralen irudimen azkar eta aztiak kiribilo argumentistikoak maisuki eraikitzen ditu irakurlearen ikuspegirako historia serio daitekeen oro, maiz, zirtoz eta ironiaren esparru bitxietan deseginez.
Ironia hori nabarmen da Rubén Daríoren jarrera estetikoak abordatzean
Berdin gertatzen da Unamuno dibinoaren jarrera erlijiosoekin...
Pertsonaia horien inguruan irakurleak lehen jasorikoa serioa, transzendentea edo iragangaitza bazen, dena, harrigarriro ironian bilduriko anekdota batean bilakatuta aurkituko du.
Garbi dago, Umbral gisako idazle trebe batek hamaika baliapide dituela bere argudio pitsutsu edo astun den trama datual bat bitxi, kontraesankor eta sugerente bihurtzeko.
Euskal nobelistikari egotz daitekeen astuntasun tematikoak hemen badu irtenbide airosoa
Ustezko tranzendentziari halako intranszendentzia
Umbral saiatzen da